Praktika ona VS Baliabideak

Publikazio honen helburua: Praktika onen eta baliabideen arteko ezberdintasunak zehaztea da. Horretarako hainbat galdera erantzungo ditut.

1.- Dokumentu ezberdinetako informazioan oinarrituz praktika onak definitu.

Praktika ona, politika edota jarduera eredu bat da, zein aurrerantzean eskolaren prozesua eta haurren hezkuntza emaitza arrakastatsuagoak bilakatzen dituen.

UNESCOren eta Nazioarteko komunitatearen arabera praktika on batek hurrengo ezaugarriak izan behar ditu:

  • Berritzailea, konponbide berriak edota berritzaileak garatu beharko ditu.
  • Eraginkorra,hobekuntzan inpaktu positiboa baieztatzen du.
  • Jasangarri, bere exijentzia sozial, ekonomiko eta ingurumenari esker, denbora luzez mantentzen da eta efektu iraunkorra produzitu beharko du.
  • Erreplikagarria izan beharra dauka, politika, iniziatiba eta ekintzak beste toki batean garatzeko baliagarria izan beharko da.

2.- Adibide errealak bilatu (praktika onak eta baliabideak). Zergatik aukeratu dituzue? Zeintzuk dira beraien arteko ezberdintasunak?

PRAKTIKA ONAK.

Agenda 21 → Praktika on honen helburua garapen iraunkorra bermatzea da (Ekonomiak, ingurumenak eta inguru sozialak bat egitea).

Captura

Praktika on baten adibide egokia iruditzen zaigu, berritzailea delako, azken finean modu erakargarri batean haurren kontzientziak aldatzeko ahalegina egiten duelako, eraginkorra delako, batetik ingurumenaren inguruaren haurrak kontzientziatzen dituelako eta bestetik, errealitatearen isla delako.

Elkarrekin bizi → Haurren jarrera desegokien ondorioz, guraso zein irakasleek aurkitutako irteera bat da.5

Praktika on hau, batez ere 5 eta 6. mailako haurretan zentratzen da. Hau aukeratzearen zergatia, konponbide berriak aurkitzen dituelako eta aurrerantzean emaitza arrakastatsuagoak lortzen dituelako.

BALIABIDEAK

Arbel digitala → Sortutako praktikak baliabide hau erabiliz landu ahal direlako.

Mini portatilak → Sortutako praktikak baliabide hau erabiliz landu ahal direlako.

DESBERDINTASUNA

Praktika ona, jarduera edo ekintza bat da eta baliabideak aldiz, hauek aurrera eramateko tresnak.

3.- Praktika on bat diseinatu eta aurkeztu

Agenda 21-en oinarrituta, guk diseinatu dugun praktika ona birziklapenean dago fokua jarrita.

Jarduerari hasiera emateko, zaborraren inguruko ipuina kontatuko diegu, storyjumper aplikazioaren bitartez. Ipuinean, haur baten istorio bat kontatuko diegu non, zaborra botatzera joatean, hainbeste zaborrontzi ikustean galduta egoten zen. Istorioari amaiera emateko, birzikwoman (birziklapen pertsona) agertzen zaio eta zalantzak argitzen dizkio.

Klasearekin jarraituz, arbel digitalean jarduera bat egingo da. Honetan, notebook aplikazioaren bitartez, 6 zaborrontzi agertuko dira, marroia, berdea, horia, urdina, zuria eta grisa. Hauen inguruan, mota desberdinetako zaborra agertuko da, sagarrak, kamisetak, tetrabrikak, zapaten kaxak, galtzerdiak….

Ekintza honen helburua, zabor bakoitza zaborrontzi egokian botatzean datza. Parte-hartzaileek zaborrontzi desegokian zaborra txertatzean, programak berak hau oker dagoela adieraziko du, zaborra berriz ere bere tokira bueltatuz.

Amaitzeko, irakasle jarduera hauek guztiak grabatu ditzake baita argazkiak atera ere, ikastetxearen blogera igoz eta hau elikatuz. Blogaren helburua, publikoa izatea da, edozein kontsumitzaileren esku dagoena. Egia da, bereziki beste edozein hezitzaile, eta ikastetxeko gurasoei dagoela zuzenduta, hauek ikastetxean burutzen denaren berri izan dezaten. Bestalde, beste hezitzaileek, guretik ideiak hartzeko eskaintzea ere, badu helburu.

4.- Ondorioak

Lan hau burutu ostean, ikusi dugu praktika ona eta baliabideak gauza desberdinak direla, eta askotan bi hauek sinonimo bezala erabiltzen ditugula. Bestalde, askotan modu analogikoan egiten diren gauzei, IKT-ak txertatuz, hau da, baliabide digitalak, praktika ona burutzen gabiltzala uste dugu, baina hori ez da horrela. Hau guztia esanda, ondoriozta dezakegu ikastetxe askotan praktika ona deitzen dioten hori burutzen dutela baina benetan, honek bete behar dituen baldintzak ez ditu betetzen. Beraz, ez dute praktika onik burutzen beraien ikastetxeetan.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s