LALI iragarkia

Oraingoan iragarki  bat sortu dugu eta egin dugun bitartean hainbat puntu jorratu ditugu, orain azalduko ditudanak:

Iragarkiaren deskribapena

Helburua iragarkian agertzen den motoa haurrei saltzea da. Errealitatearekin konparaketa bat egitea erabaki genuen baina genero-bereizketan erori gabe eta jostailua; iragarkian esaten dugun bezala, guztiontzat dela erakustea. Hala ere, esan beharra dago jostailu honekin taldean edo soilik joka daitekeela.

Iragarkiaren deskribapenarekin hasteko; lehenik pertsona heldu bat agertzen da motorrean ibiltzen eta kaskoa kentzerakoan emakumezkoa da. Trantsizio baten ondorioz, emakume hau haur bihurtzen da eta jostailuzko motorrarekin agertzen da iragarkiaren slogana esanez: “Lali guztiontzat delako!”.

Slogan honek inklusibitatea eta berdintasuna du mezu gisa, hau da, motorra haurrenak soilik ez direla.

Iragarkiaren link-a (player-a)

Iragarkia sortzerakoan jarraitutako prozesua

  • Planifikazioa

planifikazioa

Iragarkiaren gaia aukeratzerakoan, hainbat irizpide hartu genituen kontutan eta, haurrentzat motorra saltzeko iragarkia egitea erabaki genuen. Behin gaia aukeratuta, lehen jarritako taulan agertzen diren aldagaiak zehaztu genituen (Nork / zer?, Noiz?, Non? eta Materiala). Ondoren, gidoia egiten hasi ginen, hau da, eszena-eszena marrazkien bidez iragarkiaren nondik norakoak islatzen. Amaitzeko eszena bakoitza grabatu genuen eta horren ostean forma eman.

  • Gidoia (literarioa zein grafikoa)

Gidoia

  • Gidoi grafikoa

Gidoi grafikoa

Ondorioak

  • Publizitatearen ingurukoak. Zein markaren iragarkiak izan dituzue kontutan zuen iragarkia egiterako orduan? Zeintzuk izan dira zuen influentziak?

Hainbat gauza hartu ditugu kontuan; esate baterako Barbiren iragarkia, klasean ikusi genuena; errealitatea haurren jolasean islatzen duena. Iragarki hau kontuan izan dugu, bertan gizartean ezarrita dauden genero eta rol atxikitze horiek, nolabait hautsi egiten dituelako eta gure helburua, motorra edozein pertsonak erabiltzeko aukera eskaintzea delako; genero rol horiek hautsiz. Horretarako, motorra saltzeko iragarki bat egin dugu, produktu bat saltzeaz gain, balio batzuk transmitituz.

  • Ikasitakoaren hausnarketa. Era laburrean lanak eman dizuena azaldu.

Iragarki lan honen bidez ikasi dut telebistan edo edozein komunikabideetan agertzen diren iragarkiak mezu inplizituak dituztela; eta haurrei, gehien bat, hainbat mezu eta balio transmititzen diela, egokiak ez direnak.

Kontuan izan behar dugu, gaur egun haurrek teknologia garai batean jaiotzen hari direla eta telebista, mugikor edo ordenagailu aurrean denbora asko egoten direla; eta nahiz eta txikiak izan denez aitortzen dira.

  • Talde lanaren inguruko hausnarketa. Nola egin duzue lan taldeka?

Nire ustez hirurok lan asko egin dugu eta mugitu gara dena ondo ateratzeko. Hiruren indarguneak kontuan izanik, proiektua aurrera atera dugu eta batzuk besteengandik ikasi dugu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s