Creative Commons

1.- Zer da Creative Commons lizentzia mota?

cc-logo-large

Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia “multzo bat” da.

CC lizentziek aukera ematen digute gure edukiak beste irakasle, ikasle edota beste edonoren eskura ipintzeko eta edonorekin partekatzeko.

Kontuan hartzen diren lau atributuak edo ezaugarriak hauek dira:

  • Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. (Laburdura: by)
  • EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. (Laburdura: nc)
  • LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe. (Laburdura: nd)
  • PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du. (Laburdura: sa)

Jarraitu “Creative Commons” irakurtzen

Advertisements