1.- Zer da Creative Commons lizentzia mota?
Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia “multzo bat” da.
CC lizentziek aukera ematen digute gure edukiak beste irakasle, ikasle edota beste edonoren eskura ipintzeko eta edonorekin partekatzeko.
Kontuan hartzen diren lau atributuak edo ezaugarriak hauek dira:
- Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. (Laburdura: by)
- EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. (Laburdura: nc)
- LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe. (Laburdura: nd)
- PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du. (Laburdura: sa)
Hauek konbinatuz, sei Creative Commons lizentzia desberdin egin ditzakegu:
- Aitortu (cc by)
- Aitortu – Partekatu berdin (cc by-sa)
- Aitortu – Lan Eratorririk Gabe (cc by-nd)
- Aitortu – Ez Komertziala (cc by-nc)
- Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin (cc by-nc-sa)
- Aitortu – Ez Komertziala – Lan Eratorririk Gabe (cc by-nc-nd)
Bakoitzak zertarako balio duen jakin nahi baduzu, hurrengo linkan klikatu: gehiago.
2.- Zergatik da interesgarria CC lizentzia erabiltzea hezkuntzan?
Creative Commons lizentziak erabiliz hurrengoko gauzak lor ditzakegu:
- Elkarlana sustatu
- Zure oihartzuna eta nortasun digitala areagotu
- Hezkuntza edukien kopurua areagotu
- Edukien kalitatea hobetu
- Materialen garapenaren kostua gutxitu
- Diru publikoz sortutako baliabideei erabilera hobea eman
- Balio erantsia eman lehendik sortua dagoen edukiari
- Argitasun legala eman sortutako edukiei
3.- Nola erabili dezakegu CC lizentzia edukiak bilatu, sortu eta partekatzean.
Hau azaltzeko, bideo bat partekatuko dizuet.