Ongi etorri blogera!

Ongi etorri nire blogera “IKTak Haur Hezkuntzan”.

Blog bat sortzen dudan lehen aldia da eta hura ahalik eta hobekien egiten saiatuko naiz.

Blog hau zertarako sortu dut?

Blog honetan lasaia eta konfiantzazko lekua eskaintzen dut bai IKTi buruz hitzegiteko bai informazioa partekatzeko. Bestalde IKTak heziketan zehar nola erabil daitezkeen eta bere erabilera onaren garrantzia azaltzeko.

 

ongi etorria

Glogster-ra

(IKT eta Hezkuntza)

Teknika informatiko honen bitartez  IKT eta heziketaren inguruko poster digital bat egin nuen bi klasekideekin batera; Itziar Uriarte eta Irene Garate.

Lan honetako helburua hiru artikulu IKTi eta heziketari buruz bilatzea zen eta ideia nagusiak ateratzea; horrela ideia orokorra egin ahal izan genuen gai honen gainean.

Hemen usten dizuet egindako lana.

Zuen gustokoa izatea espero dut.

Glogster - ikt eta hezkuntza
IKT eta Hezkuntza posterra

IKTak Haur Hezkuntzan

(gogoeta)

IKTak Haur Hezkuntzan erabili?

Nire ustez, IKTak haur hezkuntzan, ondo erabilita eta irakaskuntza prozesuaren garapenerako erabiltzen badira, teknika hobezina da.

descargaHala ere, bideo sinpleak jartzeko erabiltzen badugu, umeak entretenitzeko edo edozein aplikaziotan jolasteko; hau ohituran itzul liteke eta denborarekin arazoa bihurtzea, menpekotasunarekin bukatuz. Horrela erabiltzekotan, egurrezko jolasak edo beste motatakoak fisikoki izaten direnak hobeak dira.

 

Alde batetik, IKTak irakasleek informazioa Jarraitu “IKTak Haur Hezkuntzan” irakurtzen

Konpetentzia digitalak

Gaur klasean teknika berri bat ezagutu dut buru mapa egiterako orduan, Mindmeister. Orain arte power mapa kontzepualak point edo prezi-n bitartez egiten nituen eta teknika berri hau oso erraza eta erabilgarria dela uste dut.

Ariketa hau egiteko, aurretik test bat bete nuen, Ikanos. Teste hau IKTn inguruan da, eta bakoizaren habilidadeak eta konpetentziak ebaluatzen ditu.

Edukiari dagokionez, IKTn inguan nire indarguneak eta nire erronkak jarri ditu. Ahal ere, espero dut materian zehar ahulguneak eta erronkak gainditzen eta hobetzen joan.

Hemen uzten dizut buru mapa eranskina.

 

2018-03-14 (7)2018-03-14-8_li2.jpg

IKTn erabilera Haur Hezkuntzan

(hiru artikuluen inguruko hausnarketa)

“El ordenador es una herramienta de trabajo habitual que nos rodea por todas partes en nuestra sociedad de hoy en día, por ello es necesario estimular a los niños y niñas para que lleguen a conocerlo y utilizarlo.”

Nola erabili ditzakegu IKT-ak?

Lehenik eta behin, umeak informatikara ohitzeko, ordenagailuaren aurkezpena eta bere erabileraren oinarrizko arauekin hasten gara. Haur Hezkuntzara egokituz, piktogramen bitartez egingo da.

Hurrengo pausoa informatika gelaren aurkezpena da, erabilera zuzenerako arauak eta haiek ez errespetatzearen ondorioak. Gero, saguaren erabilerarekin hasten da, hartarako Paint eta eta Kid Pix bezalako programak erabiltzen dira; hauen bitartez haurrak lerroekin, formekin eta koloreekin esperimentatu ahal izango dute.

Ondoren, teklatuarekin familiarizazioa hasten Jarraitu “IKTn erabilera Haur Hezkuntzan” irakurtzen

Scoop.it

Scoop.it plataforma bat da non edukiak erakusten eta partekatzen dira; berezko edo beste webgune batzuetako izanda.

Scoop.it-i esker berean egindako bilaketen bidez guk kalitate handiko edukia aurkitzea posiblea da. Batera, eduki horiek beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera daukagu.

Nire ustez oso plataforma erabilgarria da, denbora aurrezten dizulako eta kalitatezko dokumentuak eskaintzen dituelako.

Nire Scoop.it plataformara joateko argazkian klikatu.

noticia2729

 

Netiketak

1. Zer dan netiketa?

Interneteko komunikazioan edo interakzio birtualetan komunikazioa eraginkorra izateko gizalegezko portaera ezinbestekoa da. Horregatik, besteei ez mintzeko netiketa edo sareko jendetasun arauak ezagutu eta errespetatu behar dira.
1995ko urrian agertu zen RFC 1855, Netiquette Guidelines dokumentua, netiketaren arauak zehaztu zituena.

2. Konpetentzia digitaleko zein eremutan kokatzen du eta zergatik?

Konpetentzia digitalei dagokionez, netiketa komunikazioaren eremuan kokatzen dut. Netiketak, lehen azaldu dudan bezala, azken finean sarean komunikatzerako eta interazionatzerako orduan betebeharreko arau batzuk dira.

Jarraitu “Netiketak” irakurtzen

Creative Commons

1.- Zer da Creative Commons lizentzia mota?

cc-logo-large

Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia “multzo bat” da.

CC lizentziek aukera ematen digute gure edukiak beste irakasle, ikasle edota beste edonoren eskura ipintzeko eta edonorekin partekatzeko.

Kontuan hartzen diren lau atributuak edo ezaugarriak hauek dira:

  • Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. (Laburdura: by)
  • EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. (Laburdura: nc)
  • LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe. (Laburdura: nd)
  • PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du. (Laburdura: sa)

Jarraitu “Creative Commons” irakurtzen

Ipuina

Azken lana, ipuin digital bat egitea izan da. Horretarako erabilitako programa Storyjumper izan da.

Captura
Storyjumper

Storyjumper programaren bidez sortu ahal dituzu ipuinak; argazkiak, ahotza eta plataforman dauden hainbat marrazki txertatuz.

Nire ustez oso erabilgarria izan da ipuinak egiteko plataforma hau erabiltzen ikastea eta oso aproposa iruntzen zait haurrekin lan egiteko.

Gure ipuinean zentratuz, izenburua Xabat da eta gaia aniztasuna eta inklusibitatea. Xabat gurpildun aulki baten geratu den haur bat da, bizikletarekin istripu bat izan ondoren. Klasera joaterakoan beste haurrak baztertzen diote eta ez dute berarekin jolastu nahi. Orduan irakaslea gaia klasean jorratzea erabakitzen du eta hori egin eta gero klase-kideak Xabat onartzen dute eta berarekin jolastu nahi dute.

Gure ustez oso garrantzitsua da haurrei balore gauek transmititzea eta irakastea eta horregatik erabaki dugu gai hau.

 

Nortasun digitala

1. Zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

Lineako ospea Interneten gure aurkezpen-gutuna da, edozein pertsonarentzat eskuragarri klik bakar baino ez batekin.

Negozio bati eragin diezaioke zuzenean, edo enpresa bat ixtera iritz daiteke.

Lineako ospeko krisia edozein momentuan irits daiteke, horregatik gomendagarria da ziurtatzea erabiltzen ditugun plataformak seguruak direla.

s

2. Pertsona orori eragiten ditugu? Zein kasutan? Zer gertatzen da haurrekin?

Bai, pertsona orori eragiten digu.

Hasteko enpresei, gainera, ospe korporatiboa zaintzea konstantea izan behar da enpresetan. Bi kategoriei eragiten die:

  • Negozio txikietatik, konpainia handietara

Enpresa bezala ospe ona lantzea oso zeregin konplexua da eta digitalizatutako gizarte batean gehiago. Horregatik Interneten komunikazio-estrategia zuzena burutu behar da.

  • Zuzendariak

Zuzendariak publikoari eta kritikei ikusgaiago daude; eta diana errazak dira publikoarentzat, bai eremu laboralean bai pertsonalean.

Bigarrenik, pertsonei eragiten die. Gainera, Sare sozialen zabalkuntzarekin Internetera eduki pertsonala igotzen dugu gainerakoen iritziari eragiten diola kontuan izan ezik. Hiru kategoria ezberdinei eragiten dio:

  • Seme-alabak

Jarraitu “Nortasun digitala” irakurtzen