Creative Commons

1.- Zer da Creative Commons lizentzia mota?

cc-logo-large

Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia “multzo bat” da.

CC lizentziek aukera ematen digute gure edukiak beste irakasle, ikasle edota beste edonoren eskura ipintzeko eta edonorekin partekatzeko.

Kontuan hartzen diren lau atributuak edo ezaugarriak hauek dira:

  • Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. (Laburdura: by)
  • EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. (Laburdura: nc)
  • LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe. (Laburdura: nd)
  • PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du. (Laburdura: sa)

Jarraitu “Creative Commons” irakurtzen

Ipuina

Azken lana, ipuin digital bat egitea izan da. Horretarako erabilitako programa Storyjumper izan da.

Captura
Storyjumper

Storyjumper programaren bidez sortu ahal dituzu ipuinak; argazkiak, ahotza eta plataforman dauden hainbat marrazki txertatuz.

Nire ustez oso erabilgarria izan da ipuinak egiteko plataforma hau erabiltzen ikastea eta oso aproposa iruntzen zait haurrekin lan egiteko.

Gure ipuinean zentratuz, izenburua Xabat da eta gaia aniztasuna eta inklusibitatea. Xabat gurpildun aulki baten geratu den haur bat da, bizikletarekin istripu bat izan ondoren. Klasera joaterakoan beste haurrak baztertzen diote eta ez dute berarekin jolastu nahi. Orduan irakaslea gaia klasean jorratzea erabakitzen du eta hori egin eta gero klase-kideak Xabat onartzen dute eta berarekin jolastu nahi dute.

Gure ustez oso garrantzitsua da haurrei balore gauek transmititzea eta irakastea eta horregatik erabaki dugu gai hau.

 

Nortasun digitala

1. Zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

Lineako ospea Interneten gure aurkezpen-gutuna da, edozein pertsonarentzat eskuragarri klik bakar baino ez batekin.

Negozio bati eragin diezaioke zuzenean, edo enpresa bat ixtera iritz daiteke.

Lineako ospeko krisia edozein momentuan irits daiteke, horregatik gomendagarria da ziurtatzea erabiltzen ditugun plataformak seguruak direla.

s

2. Pertsona orori eragiten ditugu? Zein kasutan? Zer gertatzen da haurrekin?

Bai, pertsona orori eragiten digu.

Hasteko enpresei, gainera, ospe korporatiboa zaintzea konstantea izan behar da enpresetan. Bi kategoriei eragiten die:

  • Negozio txikietatik, konpainia handietara

Enpresa bezala ospe ona lantzea oso zeregin konplexua da eta digitalizatutako gizarte batean gehiago. Horregatik Interneten komunikazio-estrategia zuzena burutu behar da.

  • Zuzendariak

Zuzendariak publikoari eta kritikei ikusgaiago daude; eta diana errazak dira publikoarentzat, bai eremu laboralean bai pertsonalean.

Bigarrenik, pertsonei eragiten die. Gainera, Sare sozialen zabalkuntzarekin Internetera eduki pertsonala igotzen dugu gainerakoen iritziari eragiten diola kontuan izan ezik. Hiru kategoria ezberdinei eragiten dio:

  • Seme-alabak

Jarraitu “Nortasun digitala” irakurtzen

Segurtasun digitala

Gaurko saioan, WeVideo-ren programaren bidez bideo bat sortu dugu (Lide Fernandez, Amaia Galara eta hirurok) galdera honi erantzuna emanez:

Zer da Cyberbullying-a? Zein eragin dauka gaur egungo hezkuntzan? Nola erantzun dezake hezkuntzak horren aurrean?

lñm.JPG

Bideoan jarritako testua hurrengoa da:

ZER DA? komunikabide digitalen bidez eginiko jazarpena da.

ZERTAN DATZA? Eraso pertsonalak egitean edo informazio pertsonala hedatzean datza

ZEIN ERAGIN DAUKA GAUR EGUNGO HEZKUNTZAN?

  • Cyberbullyinga jasaten duten haurrek askoz maila baxuagoa izaten dute autoestimu akademikoan 
  • Gainontzeko inguruetan ere maila baxua erakusten dute (irakasleen laguntzan, ikasketa inplikazioa, lagunartekotasunean…)

NOLA ERANTZUN DEZAKE HEZKUNTZAK HORREN AURREAN? Haurrei teknologien erabilera egokia transmititzen eta gaia gelan lantzen.

Hemen usten dizuet bideoa:

https://www.wevideo.com/embed/#1132017497

Iragarkia aztertzen

Gaurko klasean, iragarkiak aztertzen ibili gara eta guk hautatu duguna “Pure XS de Paco Rabanne” izan da.

 

Iragarkiaren azterketa sakona egiteko hainbat puntuak kontutan hartu ditugu:

1.  Nori zuzendua dago? Zein da target zehatza? Nola dakigu hori?

Iragarkia gizonezkoei zuzenduta dago.

Target zehatzari dagokionez, gizonezko estereotipoa izan nahi duten gazteentzat, baita liluratu edota seduzitu nahi dutenentzat zuzenduta dago.

Nola dakigu hori? Bideoko gazteak kolonia hori botatzen duenean, gelan estalpean dauden emakumezko txoratzen direlako.

2. Zein itxura du?

a)    Irudi mota: Testuinguru elegante eta seduzitzaile bat.

b)   Eszenaratzea:

· Gizonezkoak: harropuzkeriarekin arropa kentzen eta bere gorputz landua erakusten

· Emakumezkoak: Jarraitu “Iragarkia aztertzen” irakurtzen

LALI iragarkia

Oraingoan iragarki  bat sortu dugu eta egin dugun bitartean hainbat puntu jorratu ditugu, orain azalduko ditudanak:

Iragarkiaren deskribapena

Helburua iragarkian agertzen den motoa haurrei saltzea da. Errealitatearekin konparaketa bat egitea erabaki genuen baina genero-bereizketan erori gabe eta jostailua; iragarkian esaten dugun bezala, guztiontzat dela erakustea. Hala ere, esan beharra dago jostailu honekin taldean edo soilik joka daitekeela.

Iragarkiaren deskribapenarekin hasteko; lehenik pertsona heldu bat agertzen da motorrean ibiltzen eta kaskoa kentzerakoan emakumezkoa da. Trantsizio baten ondorioz, emakume hau haur bihurtzen da eta jostailuzko motorrarekin agertzen da iragarkiaren slogana esanez: “Lali guztiontzat delako!”.

Slogan honek inklusibitatea eta berdintasuna du mezu gisa, hau da, motorra haurrenak soilik ez direla.

Iragarkiaren link-a (player-a)

Iragarkia sortzerakoan jarraitutako prozesua

  • Planifikazioa

Jarraitu “LALI iragarkia” irakurtzen

Praktika ona VS Baliabideak

Publikazio honen helburua: Praktika onen eta baliabideen arteko ezberdintasunak zehaztea da. Horretarako hainbat galdera erantzungo ditut.

1.- Dokumentu ezberdinetako informazioan oinarrituz praktika onak definitu.

Praktika ona, politika edota jarduera eredu bat da, zein aurrerantzean eskolaren prozesua eta haurren hezkuntza emaitza arrakastatsuagoak bilakatzen dituen.

UNESCOren eta Nazioarteko komunitatearen arabera praktika on batek hurrengo ezaugarriak izan behar ditu:

  • Berritzailea, konponbide berriak edota berritzaileak garatu beharko ditu.
  • Eraginkorra,hobekuntzan inpaktu positiboa baieztatzen du.
  • Jasangarri, bere exijentzia sozial, ekonomiko eta ingurumenari esker, denbora luzez mantentzen da eta efektu iraunkorra produzitu beharko du.
  • Erreplikagarria izan beharra dauka, politika, iniziatiba eta ekintzak beste toki batean garatzeko baliagarria izan beharko da.

2.- Adibide errealak bilatu (praktika onak eta baliabideak). Zergatik aukeratu dituzue? Zeintzuk dira beraien arteko ezberdintasunak?

PRAKTIKA ONAK. Jarraitu “Praktika ona VS Baliabideak” irakurtzen