Iragarkia aztertzen

Gaurko klasean, iragarkiak aztertzen ibili gara eta guk hautatu duguna “Pure XS de Paco Rabanne” izan da.

 

Iragarkiaren azterketa sakona egiteko hainbat puntuak kontutan hartu ditugu:

1.  Nori zuzendua dago? Zein da target zehatza? Nola dakigu hori?

Iragarkia gizonezkoei zuzenduta dago.

Target zehatzari dagokionez, gizonezko estereotipoa izan nahi duten gazteentzat, baita liluratu edota seduzitu nahi dutenentzat zuzenduta dago.

Nola dakigu hori? Bideoko gazteak kolonia hori botatzen duenean, gelan estalpean dauden emakumezko txoratzen direlako.

2. Zein itxura du?

a)    Irudi mota: Testuinguru elegante eta seduzitzaile bat.

b)   Eszenaratzea:

· Gizonezkoak: harropuzkeriarekin arropa kentzen eta bere gorputz landua erakusten

· Emakumezkoak: Gizonaren aurrean, harrotuta, tontotuta, liluratuta, txundituta…

c)    Egitura eta konposizioa: lehenengo gizonezkoa bakarrik arropa kentzen agertzen da. Gero, emakumezkoak ageri dira, gelako iskinetan ezkutatuta eta txundituta begiratzen dute gizonezkoa. Hirugarrenik, gizonezkoa biluzik jartzen da eta kolonia botatzen du eta bukatzeko, emakumezkoek hori ikustean, desmaiatu egiten dira.

d)   Ikuspuntua: Matxista, iragarkiak emakumezkoak gizonezkoaren atzetik joatea egiten duelako.

e)    Argia: Iluna, argi baxua

f)     Kolorea: Ilunak, emakumezkoen jantziak brillanteak, giro seduktore bat sortzeko helburuarekin.

3.  Zein da mezua? Eslogana? Jingle/Kanta? Mezu inpliziturik al dago?

Mezua: kolonia hori botatzean, emakumezkoak atzetik izango dituzula.

Iragarkia ez dauka esloganik.

Iragarkia erabilitako kanta: Carmen-Suite Nr.2 Habanera → Erritmoa oso argi markatzen du, eta egiturarekin bat dator

Ez dago mezu inpliziturik.

 

Galdera hauek prezi batean aurkeztu ditugu; hona hemen linka:

http://prezi.com/x6wmhazylc-j/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share

Utzi iruzkina