Netiketak

1. Zer dan netiketa?

Interneteko komunikazioan edo interakzio birtualetan komunikazioa eraginkorra izateko gizalegezko portaera ezinbestekoa da. Horregatik, besteei ez mintzeko netiketa edo sareko jendetasun arauak ezagutu eta errespetatu behar dira.
1995ko urrian agertu zen RFC 1855, Netiquette Guidelines dokumentua, netiketaren arauak zehaztu zituena.

2. Konpetentzia digitaleko zein eremutan kokatzen du eta zergatik?

Konpetentzia digitalei dagokionez, netiketa komunikazioaren eremuan kokatzen dut. Netiketak, lehen azaldu dudan bezala, azken finean sarean komunikatzerako eta interazionatzerako orduan betebeharreko arau batzuk dira.

3. Garrantsitzua da netiketak lantzea eta zergatik?

Nire ustez, oso garrantzitsuak dira netiketa arauak ezagutzea, bai norbereak bere burua babesteko bai sareko beste pertsonei ez mintzeko. Horregatik, aplikatu ahal izateko ezagutzea ezinbestekoa da.

Bukatzeko, Netiketen inguruan gehiago jakin nahi baduzu bi dokumentu katekatzen dizkizuet:   1. dokumentua         2. dokumentua

kcjmklcmnwaeopcmj-e1521449762233.png
Link honen bitartez, partekatzen dizuet plataforma bat non netiketen arau bakoitza  azaltzen dira.

Hauetako arau batzuk ikusi ondoren, konturatu nahiz arau hauek jakiteak nik pentsatzen nuen garrantsi baino handiagoa daukala. Alde batetik, beste pertsonen pribatutasuna eta anonimatua aputu dezakegulako eta hau lege ondorioak ekarri ditzakegulako; eta beste aldetik, gure irudi publikoa minduta ageri daitekeelako, gero lana aurkitzerakoan arazoak izanik.

 

Utzi iruzkina